2 Siriarrak Efraimen kanpatuak zeudela jakin zutenean, erregeak, bere etxekoek eta herri osoak dardara egin zuten, haizeak jotzean basoko zuhaitzek dardara egin ohi duten bezala.
3 Orduan, Jaunak Isaiasi esan zion: «Hartu zeure seme Xear-Jaxub eta zoaz Akazengana; goiko urtegiko ubide-muturrean, oihal-garbitzailearen sororako bidean aurkituko duzu.
4 Eta esaiozu:«Egon erne, baina lasai!Ez beldurtu, ez ikaratuSiriako Retzineneta Remaliasen semearenhaserre-sumina dela eta,kea darien ilinti-mutur bibesterik ez baitira.
5 Zu galtzekoelkar hartu dute siriarreketa Israelgo herri eta erregeak.Honela diote:
6 “Igo gaitezen Judaren aurka,setia dezagun eta menpean hartu,eta jar dezagun bertan erregeTabeel-en semea”.
7 Baina hona zer dioen Jaunak:Ez, ez da horrelakorik gertatuko!
8-9 Damasko da Siriako hiriburu,eta Retzin Damaskoko buruzagi;Samaria da Efraimgo hiriburu,eta Remaliasen semeaSamariako buruzagi;baina hirurogeita bost urte barru,Efraim, suntsitua,ez da jadanik herri izango.Sendo sinesten ez baduzue,ez duzue sendo iraungo».