1 Ilunpetan zegoen herriakargi handia ikusi du.Itzalpean bizi zireneiargiak egin die distira.
2 Poz bizia sortu diezu,alaitasun handia eman.Pozik daude zure aurrean,uzta biltzean bezain pozik,harrapakinak banatzean bezain alai.
3 Apurtua baituzu lepoan zeramatenuztarri astuna,zapaltzailearen aginte-makila,Madiango gudarosteaapurtu zenuen bezalaxe.
4 Lurra danbadaka zapaltzen zutengudari-botaketa odolez zikinduriko jantziaksuak erreko ditu eta irentsiko.
5 Haur bat jaio zaigu,Jainkoak seme bat eman digu.Beroni ezarri zaio aginpidea,eta honela deitzen diote:«Kontseilari miragarri,Jainko indartsu,Aita betiereko, Errege bake-emaile».
6 Gero eta zabalagoa izango daharen agintaritza,azkengabea bakea.Daviden tronuan izango da errege,eta justizia eta zuzenbideaizango dira haren erregetzarenoinarri eta sostengu,oraindanik eta betiko.Jaun ahalguztidunarenmaitemin sutsuakegingo du hori.