1 Akab erregea hil zenean, Israelen kontra jaiki ziren moabdarrak.
2 Akazias Samarian zuen etxeko goiko gelako barandatik amildu zen eta larriki zauritu. Mezulariak bidali zituen mandatu honekin: «Zoazte eta galdetu Ekrongo jainko Baal-Zebubi ea onik aterako naizen zauri hauetatik».
3 Jaunaren aingeruak, ordea, esan zion Tixbeko Eliasi: «Zoaz Samariako erregeak bidali dituen mezularien bila eta esaiezu: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera joan behar izateko?”
4 Hona, bada, Jaunak esan: “Ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara”». Eta joan egin zen Elias.
5 Mezulariak itzuli zirenean, erregeak galdetu zien:—Zergatik itzuli zarete?