1 Akabek hirurogeita hamar ondorengo zituen Samarian. Jehuk gutunak igorri zizkien Samariara Izreelgo buruzagi, arduradun eta Akaben ondorengo haien hezitzaileei, esanez:
2 «Gutun honen bidez, zeuen errege izanaren ondorengoak zeuen ardurapean dituzuela jakinarazten dizuet; baita guda-gurdi, zaldi, hiri gotortua eta armak ere.
3 Begira ezazue zein den zuen errege izanaren ondorengoetarik egokiena eta zuzenena; ezar ezazue bere aitaren errege-aulkian eta borroka zaitezte errege-etxearen alde».
4 Biziki ikaratu ziren Izreelgo haiek eta esan zuten:—Bi erregeek ezin izan diote horri aurre egin; nola egin diezaiokegu guk?