3 Betelen zegoen profeta-taldea bidera atera eta honela mintzatu zitzaion Eliseori:—Ba al dakizu maisua gaur airean eramango dizula Jaunak?Eliseok erantzun:—Bai, badakit, baina egon isilik!
4 Eliasek, orduan, Eliseori:—Gelditu hemen, Jaunak ni Jerikora bidaltzen bainau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko!Eta Jerikora joan ziren.
5 Jerikon zegoen profeta-taldea Eliseorengana hurbildu eta honela mintzatu zitzaion:—Ba al dakizu gaur maisua airean eramango dizula Jaunak?Eliseok erantzun:—Bai, badakit, baina egon isilik!
6 Eliasek, berriro, Eliseori:—Gelditu hemen; Jaunak ni Jordanera bidaltzen nau.Eliseok erantzun:—Ala Jauna, ala zu! Ez zaitut bakarrik utziko.Eta biak joan ziren.
7 Profeta-taldeko berrogeita hamar lagun ere joan eta urrutian gelditu ziren begira; Elias eta Eliseo, berriz, Jordan ibai ondoan gelditu ziren.
8 Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.
9 Igaro zirenean, esan zion Eliasek Eliseori:—Esadazu zer nahi duzun nik zure alde egitea, Jaunak zure ondotik eraman nazan baino lehen.Eliseok erantzun:—Izan nadila, otoi, zure profeta-espirituaren oinordeko.