14 Horrela, beraz, murgildu zen Naaman Jordan ibaian zazpi aldiz, Jainkoaren gizonak agindu bezala. Azala haur txikiarena bezalakoa bihurtu zitzaion. Erabat sendatu zen Naaman.
15 Orduan, Jainkoaren gizonarengana itzuli zen bere talde osoarekin; profetagana heltzean, zutik gelditu eta esan zion:—Orain badakit ez dela lur osoan Jainkorik Israelena baizik. Otoi, onar ezazu zerbitzari honen esku-erakutsia.
16 Eliseok ihardetsi zion:—Ala Jauna, bere zerbitzari nauena! Ez dut ezer ere hartuko.Naamanek hartzeko eta hartzeko esan arren, Eliseok ez zuen hartu nahi izan.
17 Naamanek, orduan:—Deus ere hartu nahi ez duzunez, emadazu bederen bi mandok eraman dezaketen bezainbat lur; ez baitiot erre-oparirik, ez sakrifiziorik inolako jainkori eskainiko Jaunari baizik.
18 Baina barkatuko al dit hauxe Jaunak: nire nagusia, niri besotik heldurik, Rimon jainkoa bere jauretxean gurtzera sartzean, nik ere harekin batera ahuspeztu beharra izatea. Barkatuko al dit Jaunak ekintza hori!
19 Eliseok erantzun:—Zoaz bakean.Naaman Eliseogandik puska bat urrundu zelarik,
20 Gehazik, Jainkoaren gizon zen Eliseoren morroiak, hau zioen bere baitan: «Bigunegia izan da nire jauna Naaman siriar horrekin. Ez dio deus ere hartu nahi izan. Ala Jauna! Noan bizkor beraren atzetik, ea ematen didan zerbait».