3 Eta batzarturiko guztiekin Gabaongo kultu-lekura joan zen, han baitzegoen Jainkoarekin elkartzeko etxola, Jaunaren zerbitzari Moisesek basamortuan egina.
4 Davidek Kiriat-Jearimdik Jerusalemen prestatua zuen tokira eraman zuen Jainkoaren kutxa; han zuen eraikia oihal-etxola kutxarentzat.
5 Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak.
6 Salomonek elkarketa-etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.
7 Gau hartan Jauna agertu zitzaion Salomoni eta esan zion:—Eskatu nahi duzuna; emango dizut.
8 Salomonek erantzun zion Jainkoari:—Onginahi handia izan zenuen gure aita Davidentzat, eta ni errege egin nauzu, haren ondoren.
9 Orain, bete ezazu, Jainko Jaun horrek, gure aita Davidi eman zenion hitza, zuk egin bainauzu lurreko hautsa baino ugariago den herri honen errege.