5 Baina bazen Gabaonen, Jaunaren egoitza aurrean, Uriren seme eta Hurren biloba Betzalelek egindako brontzezko aldare bat, eta bertan egin zioten kontsulta Jaunari Salomonek eta biltzar osoak.
6 Salomonek elkarketa-etxolaren ondoan zegoen aldarera igo eta mila erre-opari eskaini zituen Jaunaren aurrean.
7 Gau hartan Jauna agertu zitzaion Salomoni eta esan zion:—Eskatu nahi duzuna; emango dizut.
8 Salomonek erantzun zion Jainkoari:—Onginahi handia izan zenuen gure aita Davidentzat, eta ni errege egin nauzu, haren ondoren.
9 Orain, bete ezazu, Jainko Jaun horrek, gure aita Davidi eman zenion hitza, zuk egin bainauzu lurreko hautsa baino ugariago den herri honen errege.
10 Emazkidazu, otoi, jakinduria eta adimena, herri hau egoki gobernatzeko. Bestela, nork goberna lezake hain handia den zure herri hau?
11 Jainkoak esan zion Salomoni:—Hori nahi duzu, beraz. Ez didazu eskatu aberastasunik, ez ondasunik, ez osperik, ez zeure etsaien heriotzarik, ez eta zeuretzat bizitza luzerik. Nire herria gobernatzeko jakinduria eta adimena eskatu dizkidazu, beraren errege egin zaitudanez.