9 Orain, bete ezazu, Jainko Jaun horrek, gure aita Davidi eman zenion hitza, zuk egin bainauzu lurreko hautsa baino ugariago den herri honen errege.
10 Emazkidazu, otoi, jakinduria eta adimena, herri hau egoki gobernatzeko. Bestela, nork goberna lezake hain handia den zure herri hau?
11 Jainkoak esan zion Salomoni:—Hori nahi duzu, beraz. Ez didazu eskatu aberastasunik, ez ondasunik, ez osperik, ez zeure etsaien heriotzarik, ez eta zeuretzat bizitza luzerik. Nire herria gobernatzeko jakinduria eta adimena eskatu dizkidazu, beraren errege egin zaitudanez.
12 Hara, emango dizkizut, bada, jakinduria eta adimena eta, gainera, zure aurretik ezein erregek izan ez dituen eta zure ondoren ere izango ez dituen adinako aberastasunak, ondasunak eta ospea emango dizkizut.
13 Salomon Gabaongo kultu-lekutik, elkarketa-etxolaren aurretik, Jerusalemera itzuli zen eta Israelgo errege izaten hasi.
14 Salomonek, mila eta laurehun guda-gurdi eta hamabi mila zaldi bildurik, hirietako gudari-tokietara eraman zituen, baita bere ondora ere, Jerusalemera.
15 Salomon erregeak zilarra eta urrea harriak bezain ugari bildu zituen Jerusalemerako, eta zedroak ere bai, Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezain kopurutsu.