14 Bidali, beraz, ene jauna, zeure zerbitzarioi garia eta garagarra, olioa eta ardoa, zeuk esan bezala.
15 Zuk behar adina zur prestatuko dugu Libanoko oihanetan eta, almadiatan loturik, itsasoz bidaliko dizugu Jafaraino; gero, zeuk jasoko duzu Jerusalemeraino».
16 Zenbatu zituen Salomonek Israelen bizi ziren arrotzak, bere aita Davidek egina zuen erroldatzeaz baliatuz: ehun eta berrogeita hamahiru mila eta seiehun ziren.
17 Haietarik hirurogeita hamar mila zamaketari izendatu zituen, laurogei mila hargin mendian eta hiru mila eta seiehun lan-arduradun, jendeari lan eragiteko.