1 Aldi baten buruan, moabdar eta amondarrak, zenbait meundar lagun zituztela, Josafaten kontra borrokatzera etorri ziren.
2 Eraso horren berri eman zioten Josafati, esanez: «Itsaso Hilaz beste aldetik, Edom lurraldetik, etsai-talde ugaria datorkizu, eta dagoeneko Hatzatzon-Tamarren, hau da, En-Gedin dituzu».
3 Josafatek, izuturik, Jaunarengana jotzea erabaki zuen eta Juda osoan barau egiteko agindu.
4 Judako hiri guztietatik bildu ziren Jaunari otoitz egiteko.
5 Juda eta Jerusalemgo jendea Jaunaren etxeko atari berriaren aurrean bildurik, Josafatek, batzarraren erdian zutik,
6 otoitz hau egin zuen: «Jauna, gure arbasoen Jainkoa, zu zara Jainko bakarra zeruetan. Zeure menpe dituzu lurreko erresuma guztiak, zeure esku ahalmena eta indarra. Ezin dizu inork ere aurre egin.