3 Beren aitak zilar, urre eta gauza eder asko emana zien, baita Judako zenbait hiri gotortu ere; erregetza, ordea, bere lehen-seme Jorami eman zion.
4 Joramek, bere aitaren erregetza hartu eta sendotu zuenean, ezpataz hil zituen bere anaia guztiak, baita Israelgo zenbait buruzagi ere.
5 Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen.
6 Israelgo erregeen jokaera bera izan zuen, Akaben senitartekoen antzekoa, emaztea Akaben alaba baitzuen. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen arren,
7 Jaunak ez zuen Daviden errege-etxea hondatu nahi izan, Davidekin egina zuen itunarengatik, hitzemana baitzion beraren ondorengoak izanen zirela beti errege Jerusalemen.
8 Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz.
9 Joramek mugaz beste aldera jo zuen bere buruzagiekin eta guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta garaitu egin zituen setiatua zeukaten edomdarrak eta hauen guda-gurdien buruzagiak.