1 Judako herri osoak Uzias, hamasei urteko gaztea, errege izendatu zuen, bere aita Amatziasen ordez.
2 Hau hil zenean, Elat hiria berreskuratu eta berreraiki zuen Uziasek.
3 Hamasei urte zituen errege izaten hastean, eta berrogeita bi urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Jekolias zuen izena eta Jerusalemgoa zen.
4 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Amatziasek bezalaxe.