1 Hogeita bost urte zituen Jotamek errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jeruxa zuen izena eta Tzadoken alaba zen.
2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Uziasek bezala, baina ez zen tenpluan sartu. Hala ere, herria okerbideratua zebilen.
3 Jotamek egin zuen Jaunaren etxeko ate garaia; eta beste lan asko ere bai Ofel zeritzan auzategiko harresian.
4 Hiriak eraiki zituen Judako mendialdean, gotorleku eta dorreak ere bai oihanetan.
5 Amondarren erregeari eraso eta nagusitu egin zitzaion; urte hartan eta hurrengo bietan amondarrek zerga handia ordaindu behar izan zioten: hiru tona zilar, hiru mila tona gari eta beste horrenbeste garagar.
6 Jotam indartsu egin zen, Jaunaren, bere Jainkoaren, aurrean jokabide zuzena zeramalako.
7 Jotamen gainerako jarduerak, egin zituen gerrak eta beste egintzak «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.