6 Jotam indartsu egin zen, Jaunaren, bere Jainkoaren, aurrean jokabide zuzena zeramalako.
7 Jotamen gainerako jarduerak, egin zituen gerrak eta beste egintzak «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.
8 Hogeita bost urte zituen errege izaten hastean, eta hamasei urtez izan zen errege Jerusalemen.
9 Hil zenean, Daviden hirian ehortzi zuten Jotam. Ondorengo erregea haren seme Akaz izan zen.