2 Kronikak
Kapituluak 31:11-17
Elizen Arteko Biblia
11Ezekiasen aginduz, biltegi-gelak prestatu zituzten tenpluan,
12eta bertara eraman zituzten xuxen emaitzak, hamarrenak eta eskaintza sakratuak. Gauza haien arduradun nagusia Konanias lebitarra zen, eta laguntzailea beraren anaia Ximei.
13Eta bi hauen ardurapean Jehiel, Azazias, Nahat, Asahel, Jerimot, Jozabad, Eliel, Ismakias, Mahat eta Benaias ziren begirale, Ezekias erregearen eta tenpluko arduradun Azariasen aginduz.
14Imnaren seme Kore lebitarrak, ekialdeko atea zaintzen zuenak, nork bere borondatez Jainkoari eginiko eskaintzen ardura zuen, eta Jaunarentzako emaitzak eta gauza sakratuak banatzekoa.
15Koreren ardurapean, Edenek, Miniaminek, Jexuak, Xemaiasek, Amariasek eta Xekaniasek beren apaiz-lagunen artean xuxen banatu behar zituzten emaitzak apaizak bizi ziren hirietan, bakoitzari, handi nahiz txiki, bere mailaren arabera.
16Emaitza, Jaunaren etxean egunero zerbitzua nork bere talde eta eginkizunaren arabera betetzen zutenei ez ezik, hiru urte zituztenez geroztik erroldan sartuak ziren apaiz-senitarteko gizasemeei ere egin behar zieten.
17Apaizak senitarteka sartu ohi zituzten erroldan; lebitarrak, berriz, hogei urtez goikoak, beren eginkizun eta mailen arabera.