16 Beraz, Jauna, Israelen Jainkoa, bete zeure zerbitzari Davidi, gure aitari, hitzeman zenion beste hau ere: “Ez zaizu faltako nire laguntzaz Israelgo errege-aulkian eseriko den ondorengorik, baldin eta zure ondorengoak nire legearen arabera ibiltzen badira, zu nire aurrean ibili zaren bezala”.
17 Beraz, Jauna, Israelen Jainkoa, bete zeure zerbitzari Davidi eman zenion hitza.
18 «Baina egia ote, Jainkoa lurrean biziko dela gizon-emakumeekin? Zeru eta ortziaren zabalak ezin zaitu eduki, eta nik eraiki dizudan tenplu honek eduki ote zaitzake, bada?
19 Hala ere, Jauna, ene Jainkoa, adi ezazu zeure zerbitzari honen otoitza eta eskaria; entzun, gaur zure aurrean egiten dudan oihua eta erregua.
20 Begira etxe honi gau eta egun, zure bizilekua hau izanen dela esan baituzu. Entzun, zure zerbitzariak toki honetarantz begira eginiko otoitza.
21 Entzun, arren, zure zerbitzari honek eta zure herri Israelek toki honetarantz begira zuzenduriko eskaria. Entzun, bizi zaren toki horretatik, zerutik; entzun eta barkatu.
22 «Baten batek bere lagun hurkoari kalte egin eta honek madarikaziopean zin egitera behartuko balu eta tenplu honetako zure aldarera etorriko balitz,