4 esanez: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitzemandako hura:
5 “Nire herri Israel Egiptotik atera nuen egunetik ez dut Israelgo leinu guztien artean inongo hiririk hautatu, nire egoitza izango zen etxea egin ziezadaten. Eta ez nuen ene herri Israelen buruzagi izango zen gizonik ere aukeratu.
6 Orain, ordea, Jerusalem hautatu dut neure bizileku eta David neure herri Israelen buruzagi”.
7 «Gure aita Davidek izan zuen Jaunarentzat, Israelen Jainkoarentzat, tenplua eraikitzeko asmoa.
8 Jaunak, ordea, esan zion gure aita Davidi: “Asmo ona izan duzu zeure bihotzean, niretzat etxea eraikitzekoa.
9 Alabaina, ez didazu zuk eraikiko etxea, zure erraietatik sorturiko semeak baizik”.
10 Horra, bada: bete du Jaunak emaniko hitza. Ni egin naiz errege gure aita Daviden ondoren, eta Israelgo errege-aulkian jarri, Jaunak esan bezala. Nik eraiki diot etxea Jaunari, Israelen Jainkoari,