1 Bazen Utz herrialdean Job izeneko gizon bat. Zintzoa eta zuzena zen, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti zebilena.
2 Zazpi seme eta hiru alaba zituen.
3 Zazpi mila ardi, hiru mila gamelu, bostehun idi-pare, bostehun asteme eta zerbitzari ugari ere bazituen. Ekialdean bizi zen gizonik aberatsena zen.
4 Semeek oturuntzak antolatzen zituzten txandaka beren etxeetan, eta arrebak ere gonbidatzen zituzten jan-edan haietara.