Job 11 EAB

1 Orduan, Naamako Tzofarrek hitz egin zuen:

Jobek ez du arrazoirik

2 «Erantzunik gabe geratuko ote da horrelako hitz-jarioa?Arrazoi izan behar ote du asko hitz egiteagatik?

3 Zure solasbideak aho zabalik uzten du jendea;zuk iraindu, eta ez ote da isilaraziko zaituenik?

4 Esan duzu: Zuzenak dira nire arrazoibideak,garbi nago Jainkoaren begien aurrean.

5 Ai Jainkoak hitz egingo balueta ezpainak zabaldu zuri mintzatzeko!

6 Jakinduriaren sekretuak erakutsiko lizkizuke,giza adimenarentzat sakonegiak direnak;orduan jakingo zenukehark ez zaituela zigortzen zuk merezi beste.

Jobek ez du Jainkoaren handitasuna ezagutzen

7 «Jainkoaren barren-barrena ikertu nahi al duzueta Ahaltsuaren handitasuna besarkatu?

8 Zeruak baino garaiagoa da: zer egingo duzu?Leizeak baino sakonagoa: nola ezagutuko duzu?

9 Lurra baino luzeagoa da,itsasoa baino zabalagoa.

10 Etorri, norbait preso hartueta auzitara eramaten badu Jainkoak,nork eragotziko dio?

11 Ezagutzen baitu hark gizakiaren faltsukeria,ikusten du gaiztakeria, baita kontuan hartu ere.

12 Basastoa gizaki bihurtzean,burugabea zentzatuko orduan.

Jobek bere jokaera zuzendu behar lasai bizitzeko

13 «Zeure burua zentzatzen baduzueta zeure eskuak Jainkoarengana hedatzen,

14 egindako gaiztakeria urrutiratzen baduzueta maltzurkeria zuregan egoten utzi ez,

15 orduan tente eraman ahal izango duzu burua;ongi oinarritua, ez zara ezeren beldur izango.

16 Ez zara zeure atsekabeaz aurrerantzean oroituko,igarotako ura bezala izango da zuretzat.

17 Eguerdia baino distiratsuago agertuko zaizu bizitza,oraingo iluntasuna egunsenti bihurtuko.

18 Itxaropenik badela-eta seguru egongo zara,babestua sentituz, lasai egingo duzu lo.

19 Zeure atsedenean inork ez zaitu izutukoeta jende asko hasiko zaizu zurikeriatan.

20 Gaiztoak, berriz, gero eta ahulago begiak;ez du ihesbiderik, heriotza beste itxaropenik ez».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42