Job 38 EAB

JAUNAREN HITZALDIAK. JOBEKIN ELKARRIZKETA (38,1—42,6)

Jaunaren lehen hitzaldia (38,1—40,2)

1 Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:

Jaunak Jobi galdegiten

2 «Nor da nire egitasmoa ukatu nahian ari denazentzubako hitzez?

3 Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.

Mundua

4 «Non zeunden zu munduari oinarriak jarri nizkionean?Esadazu, horren jakintsu baldin bazara.

5 Nork erabaki zizkion neurriak? Ba al dakizu?Nork egin zituen beronen planoak?

6 Zeren gainean ditu bere oinarriak finkatuak,nork ipini zion giltzarria,

7 goizeko izarrak aho batez abesteneta zerutar izaki guztiak poz-irrintzika ari zirela?

Itsasoa

8 «Nork itxi zizkion ateak itsasoari,amaren sabeletik indarrez irten zenean?

9 Nik eman nizkion hodeiak soinekotzateta behe-lainoa ume-zapitzat,

10 nik ezarri nion muga, ateak eta morroiloak jarriz,

11 eta esan nion: “Honaino iritsiko zara, ez aurrerago,hemen amaitzen da zure uhinen harrokeria”.

Argia eta ilunpea

12 «Bizitzako egun batean ere agindu al diozu goizariedota bere lekua izendatu egunsentiari,

13 lurrari bere ertzetatik heldurikgaiztoak bertatik astin ditzan?

14 Lurraren gainazala eratzen da orduan,buztina moldean bezala,eta apain jantzia sortzen.

15 Baina argia ez da gaiztoentzat,galarazi egiten baitizkie beren ekintzak.

16 «Iritsi al zara itsasoaren iturburuetarainoedota ibili ote ur-leizearen sakon-sakonean?

17 Erakutsi al dizkizuteHerioaren erreinu iluneko ateak?

18 Ba al dakizu zein zabala den lurra?Esadazu, dena dakizun horrek!

19 «Zein da argiaren bizitokirako bidea?Non da ilunpeen egoitza?

20 Eramango al zenituzke beren herrialderaeta erakutsiko etxerako bidea?

21 Jakingo duzu, jaioa baitzinen ordurako,eta hainbeste urte dituzu, gainera!

Elurra eta kazkabarra

22 «Izan al zara elur-biltegietan?Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?

23 Larrialdirako ditut prestaturik,gerra- eta borroka-egunerako.

Euria eta izotza

24 «Zein aldetatik barreiatzen da argia?Nondik sartzen ekialdeko haizea lurrera?

25 Nork prestatzen dizkio ibilbideak euri-jasari,nork egiten bidea tximista eta trumoiari,

26 biztanlerik gabeko lurraldeetaneta basamortu bakartietan ere euria egin dezan,

27 eremu idorra aseeta belarra erne eta haz dadin?

28 Ba al du euriak aita-amarik?Nork sortzen ditu ihintz-tantak?

29 Noren sabeletik irteten da izotza,nor erditzen da zeruko antzigarraz,

30 urak gogortu eta harri bihurtzeko,ur gaina jelatua uzteko?

Konstelazioak

31 «Lot al ditzakezu zuk izar-multzoakedo konstelazioen loturak aska,

32 artizarra bere garaian ateraraziedo Hartz Eme Handia eta Txikia gidatu?

33 Ba al dakizkizu ortziaren legeakedo zuk ezartzen ote dituzu horiek lurrean?

Ekaitza: hodeiak eta tximista

34 «Egin ote diezaiekezu oihu hodeiei,euriz ase zaitzaten?

35 Agintzen ote diezu tximistei joateko,eta hauek “Prest gaituzu” erantzuten?

36 Nork eman dizkie jakinduria eta senaibis hegaztiari eta oilarrari?

37 Nor da hodeiak zenbatueta zeruko pegarrak iraultzeko bezain jakintsu,

38 hautsak lokatz bihurtueta zokorrak elkar batu daitezen?

Lehoia eta belea

39-40 «Zuk ekartzen al diezu harrapakina lehoi emeeizelatan jartzen direnean sastraka artean,edo haien kumeen gosea asetzengordelekuan kuzkurturik daudenean?

41 Nork prestatzen dio beleari jatekoa,beraren kumeek, goseak noraezean dabiltzalarik,Jainkoari txio egiten diotenean?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42