Job 22 EAB

Hitzaldien hirugarren txanda (22,1—27,23)

1 Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:

Jainkoak bere erruengatik zigortu Job

2 «Gizakia Jainkoarentzat izaten ote onuragarri?Zentzu onekoa bere buruarentzat da onuragarri!

3 Zer axola zaio Ahaltsuari zure zuzentasuna?Zer irabazten du hark zure jokabide prestuaz?

4 Berarekiko leial zarelako zentzarazten ote zaituedo horregatik eramaten ote auzitara?

5 Ez ote zure gaiztakeria handia delakoeta amaigabeak zure erruak?

6 Arrazoirik gabegauzak bahituran hartzen zenizkien anaiei,jantziak kentzen biluzik uzteraino.

7 Ez zenion urik ematen egarrituari,eta bai ogia ukatzen gosetuari.

8 Gizon ahaltsu eta lurraldearen jabe,bertan ezarritako pribilegiatua zinenez,

9 alarguntsak esku-hutsik bidaltzen zenituen,umezurtzak gaizki hartzen.

10 Horregatik inguratzen zaituzte lakioek,bat-bateko izu-ikarek asaldatzen.

11 Ilunpetan zaude ezer ikusi ezinda,uholdeek azpiratua bezala.

Jobek Jainkoaren ahalmena ukatzen

12 «Ondo goian daude gero izarrak!Bada, are gorago dago Jainkoa.

13 Zuk diozu: “Zer daki Jainkoak?Nola epai lezake hodeitzar beltzez beste aldetik?

14 Hodeiz estalia dago eta ez du ikusten,zerumugetan bakarrik ibiltzen da”.

15 «Antzinako bideari jarraitu nahi al diozu zuk ere,gizatxarrek egindako berari?

16 Garaia baino lehen eraman zituzten,ibaiak ura bezala, haien oinarriak urtuta.

17 Esaten zioten Jainkoari: “Alde guregandik!Zer egin diezaguke Ahaltsuak guri?”

18 Jainkoak bete zizkien etxeak ondasunez,baina urruti zegoen harengandik gaiztoen egitasmoa.

19 Gaiztoen zoria ikustean, poztu egingo dira zuzenak,errugabeek iseka egingo:

20 “Horra gure etsaiak deuseztatuak,suak irentsi ditu horien ondasunak”.

Jobek bakeak egin behar Jainkoarekin

21 «Adiskidetu, beraz, eta egin bakeak Jainkoarekin;horrela itzuliko zaizu zoriona.

22 Onartu hark emandako irakaspena,eta gorde bihotzean.

23 Urrutiratu bidegabekeria zeure etxetik,itzuli Ahaltsuagana, eta leheneratu egingo zaitu.

24 Bota urrea hautsetara,Ofirko metala errekako uharrien artera.

25 Urrea baino hobea izango zaizu Ahaltsua,zilarra baino baliotsuagoa.

26 Orduan, Ahaltsua izango da zure atsegina,eta konfiantzaz begiratuko diozu.

27 Erregutuz gero, entzun egingo dizu,eta zuk bete egingo dituzu hari eginiko promesak.

28 Zure egitasmoak arrakasta izango du,eta bide argitsua izango da zurea.

29 Jainkoak apalarazi egiten ditu harroak,eta apaltzen direnak salbatu.

30 Berak aterako du onik errugabea,eta zu ere bai, zure jarduera garbia bada».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42