Job 29 EAB

JOBEN AZKEN HITZALDIA (29,1—31,40)

1 Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:

Joben antzinako ongizate eta itzala

2 «Ai, bizi ahal banitu berriz iragan egunak!Orduan, Jainkoak zaintzen ninduen,

3 haren kriseiluak argi egiten zuen nire gain,argi harekin egiten nuen ilunpetan aurrera.

4 Sasoi oneneko egun haietanlagun min nuen Jainkoa etxean,

5 oraindik nirekin zegoen Ahaltsua,seme-alabak ere neure inguruan.

6 Ugari baino ugariago nuen esnea,harkaitzek ere olio-errekak isurtzen zituztenniretzat.

7 «Hiri-sarrerako plazarantz joaneta batzarrean esertzean,

8 ni ikusi eta gazteek alde batera egiten zuten,zaharrak altxatu eta zutik gelditzen.

9 Buruzagiak beren hitzaldiak eteneta txintik esan gabe gelditzen ziren.

10 Handikien ahotsa ito egiten zen,mihia ahosabaiari erantsita geratzen.

11 «Entzuten zidanak zorionak ematen zizkidan,ikusten ninduenak bere onespena azaltzen;

12 laguntza ematen bainien premia zuen dohakabearieta nork babesturik ez zuen umezurtzari.

13 Hondatua zegoenaren esker ona irabazten nuen,alarguntsaren bihotza pozten.

14 Justiziaz jantzia nengoen,zuzenbideaz estalia burutik oinetaraino.

15 Itsuaren begi bihurtu nintzen,elbarriaren oin.

16 Behartsuarentzat aita nintzen,ezezagunaren auziaz ere arduratzen nintzen.

17 Zuzengabeari matrailezurra apurtzen nionhaginetatik harrapakina kentzeko.

18 «Esaten nuen neure artean:“Neure etxean hilko naiz, luzaroan biziko naiz,

19 sustraiak uretaraino iristen zaizkioneta gauetan ihintza adarretan pausatzen zaionzuhaitzaren antzera.

20 Ez da nire aintza urrituko,ezta nire indarrek huts egingo ere”.

21 «Adi-adi entzuten zidaten,isilik onartzen nire oharpenak.

22 Nik hitz egin ondoren, ez zuen inork erantzuten,banan-banan jausten zitzaizkien gainera nire hitzak.

23 Euriaren esperoan bezala egoten zitzaizkidan zain,udaberriko euria bezala edaten zituzten nire hitzak.

24 Irribarre egiten nienean, ia-ia ezin zuten sinetsi,nire aurpegi argiaren irrikaz zeuden.

25 Haien buru jarri eta bidea erabakitzen nien,erregeak bere gudarosteei bezala,atsekabetuei adorea ematen dienak bezala.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42