1 Jobek erantzun zuen:
2 «Gaur ere garratz kexatzen naiz,nekez eusten diet neure aieneei.
3 Ai, jakingo banu non aurkitu,bera dagoen lekuraino iristeko!
4 Nire auzia aurkeztuko nioke,aho bete argudioz aurkeztu ere.
5 Jakingo nuke zer erantzuten didan,ulertuko nuke zer duen niri esateko.
6 Bere indar guztia erabiliko ote luke nirekin eztabaidan?Gutxienez, arretaz entzun beharko lidake.
7 Orduan, berarekin zintzo eztabaidatueta behin betiko irabaziko nuke auzia.
8 Baina ekialdera joan, eta ez dago han;mendebaldera jo, eta ez dut sumatzen.
9 Iparraldean ari bada, ezin dut atzeman,hegoaldean ezkutatzen bada, ez dut ikusten.
10 «Halere, badaki hark zein den nire jokabidea;proba nazala, urrea bezain garbi aterako naiz.
11 Nire oinek haren arrastoari jarraitu diote,saihestu gabe eutsi diot haren bideari;
12 ez naiz urrundu, ez, haren aginduetatik,haren esanak barruan gorde ditut.
13 Baina hura berean tinko: nork eragingo atzera?Zer nahi, hura egiten du.
14 Bete egingo du nire aurkako epaia,beste erabaki guztiak bezalaxe.
15 Horregatik ikaratzen nau haren presentziak;zenbat eta gehiago pentsatu, are gehiago beldurtzen nau.
16 Jainkoak kikildu nau, Ahaltsuak ikaraz bete.
17 Ai, ezereztu izan banindu ilunpetan eta iluntasunez estali!