Job 14 EAB

1 «Emakumeagandik sortutako gizakiakegunak gutxi eta kezkak ugari;

2 lorea bezala zabaltzen da eta zimeltzen,itzalak bezala egiten ihes, iraun gabe.

3 Eta zuk, Jainko, horrelakoagan jartzen dituzu begiaketa zeurekin auzitara eramaten!

4 Nork atera lezake garbia lohitik? Inork ez!

5 Bere egunak mugatuak dituenezeta hilabeteen kopurua zuk finkatua,gaindiezineko muga jarria diozunez,

6 begira ezazu beste norabait eta utz ezazu lasai,bere egunez goza dadin, langilea bezala.

Hildakoak itzulerarik ez

7 «Zuhaitzak ere badu itxaropenik;moztu arren, suspertu egiten daeta kimu berriak ematen;

8 sustraiak zahartu eta motzondoa lurpean ihartu arren,

9 ura sumatu orduko hezetu egiten daeta landare gazteak bezalako hostaila botatzen.

10 Baina gizakia hil eta horretan amaitzen da;hil eta gero, zer geratzen da hartaz?

11 Urik gabeko aintzira bezala,agortu eta lehortutako ibaia bezala,

12 gizakia etzan eta ez da berriro jaikiko,ortzia desagertu eta gero ere, ez da itzartuko,ez da bere loalditik esnatuko.

13 «Ene Jainko, lurpean ezkutatuko baninduzu behintzat,gordeta edukiko baninduzu zeure sumina igaro arte,eta epe bat ezarriko bazenu nitaz oroitzeko…

14 Baina hildako gizakia berpiztuko ote da?Munduko borroka-egun guztietan egongo nintzateke,neure askatasun-aldia noiz iritsiko zain.

15 Zuk dei egin eta nik erantzun egingo nizuke,irrikan egongo zinateke zeuk egina nauzun honengatik.

16 Orain nire urratsei jarraitzen badiezu ere,orduan ez zinateke nire bekatuaz arduratuko.

17 Zorroan lakrez itxia utziko zenuke ene errebeldiaeta nire erruak zurituko.

18 Baina mendia behera etortzeneta harkaitza lekuz aldatzen den bezala,

19 urak harria jateneta bere erasoan lurra eramaten duen bezala,horrelaxe hondatzen duzu gizakiaren itxaropena.

20 Zuk erabat zanpatu eta hor doa betiko,heriotzaz desitxuraturik bidaltzen duzu.

21 Seme-alabak aberasten badira ere, hark ez du jakingo;behea jotzen badute, ez da ohartuko.

22 Bere haragiaren samina baizik ez du sentitzen,bere buruaren atsekabea besterik ez».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42