Job 16 EAB

1 Jobek erantzun zuen:

Jainkoa Joben gaitzen eragile

2 «Entzun dut hamaika horrelako;kontsolatu ordez, atsekabetu egiten nauzue.

3 “Ez al dira amaituko hitz hutsal horiek?”edo “Zerk zirikatzen zaitu erantzuteko?” diostazue.

4 Nik ere hitz egingo nuke zuek bezala,zuek egonez gero nire egoeran.Nik ere botako nizkizueke hitzaldiaketa zuen kontra mespretxuz buruari eragingo.

5 Emango nizueke adore nire ahoaz,eta baretasuna neure ezpainei eraginez.

6 Baina hitz egiteak ez du nire samina baretzen,isiltzeak ere ez du niregandik aldentzen.

7 Jainko, erabat jota utzi nauzu,nire inguruko guztiak urrunarazi dituzu;

8 zimurrez bete eta hezur eta azal utzi nauzu:horrek salatzen eta akusatzen nau.

9 Jainkoaren suminak erasotzen dit eta urratzen,hortzak estutzen ditu nire aurka,zorrotz begiratzen, etsai bailitzan.

10 Jendeak aho betean iraintzen nau,masailekoz betetzen:denak batera nire kontra.

11 Jende txarraren menpe utzi nau Jainkoak,gaiztoen eskuetara bota.

12 Lasai bizi nintzen, eta birrindu egin nau,lepotik heldu eta zati-zati egin,bere gezien jo-puntu bihurtu.

13 Bere geziez josi nau,errukirik gabe zulatu dit gorputzaeta lurrera isuri nire odola;

14 zauriz zulatu nau,gerlaria bezala oldartu zait gainera erasoan.

Jobek bere defendatzaileagana jo

15 «Zakukiz estali dut larruazala,hautsetaraino makurtu nire burua.

16 Gorritua dut aurpegia negarrez,estaliak begiak iluntasun beltzez.

17 Halere, ez dut indarkeriara jo,garbia da nire otoitza.

18 Oi lur, ez estali nire odola,ez bedi isildua izan nire garrasia!

19 Bai, badut aldeko lekukorik zeruan,badut defendatzailerik goian,

20 —lagunak isekaz ari zaizkit,baina nik Jainkoari jasotzen begi negartsuok—,

21 defenda dezala hark gizakia Jainkoaren aurrean,gizaki batek bestea bezala.

22 Izan ere, urte gutxiren buruanitzulerarik gabeko bidetik joango naiz.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42