Job 7 EAB

Bizitzako egun nekagarriak

1 «Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.

2 Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;jornalariak bezala, soldata itxaroten du;

3 baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,eta gau nekagarriak dagozkit.

4 Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:“Noiz jaikiko ote naiz?”Amaigabea egiten zait gaua,jirabiraka egunsentia arte.

5 Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut,zartatua eta zornea dariola azala.

6 Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak,amaitzear daude, haria bukatzen denean bezala.

7 «Gogoan izan, ene Jainko, bizitza arnasaldi bat dela,ene begiek ez dutela berriro zoriona ikusiko.

8 Ez nau gehiago ikusiko so egiten zidanak;zuk begiratzean, ez naiz jadanik munduan izango.

9 Hodeia pasatu eta desagertzen den bezala,lurpera doana ez da berriz altxatzen,

10 ez da bere etxera itzultzen,bere txokoak ez du berriro ikusten.

11 Beraz, ez diot mihiari eutsiko;barrua larri, hitz egingo dut;bihotza saminez, kexatu egingo naiz.

Gizakia Jainkoaren erasopean

12 «Ozeanoa edo Itsas Mamua ote naizzaintzailea jar diezadazun?

13 “Ohean izango dut atseden,etzanda arinduko da ene samina”,pentsatzen badut,

14 ametsez beldurtzen nauzueta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.

15 Nahiago nuke itota hil,nahiago heriotza, gorputz honetan bizi baino.

16 Bost axola niri! Ez naiz betiko.Utz nazazu, nire egunak badoaz eta.

17 Zer da gizakia,horrelako garrantzia berari emateko,zure arreta berarengan jartzeko,

18 goizero ikuskatzeko,uneoro aztertzen jarduteko?

19 Noiz arte egongo zara nire zelatan?Lagako ote didazu listua lasai irensten?

20 Bekatu egin al dut?Zer egin dizut zuri, gizakiaren zelatari horri?Zergatik hartu nauzu jo-puntutzat?Zertan bihurtu naiz zama zuretzat?

21 Zergatik ez duzu ene errebeldia barkatzeneta nire errua ahazten?Berehala nauzu hautsetan etzanda.Ene bila ibiliko zara,baina ordurako ez naiz munduan izango».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42