Job 27 EAB

1 Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:

Jobek bere errugabetasunari eutsi

2 «Ala Jainkoa, nire eskubidea ukatu didana!Ala Ahaltsua, bihotza garraztu didana!

3 Arnasa izango dudan bitartean,Jainkoaren hatsa nire sudurretan,

4 ez dute nire ezpainek ezer okerrik esango,ezta nire mihiak maltzurkeriarik ere.

5 Ez dut, ez, arrazoi duzuenik onartuko!Azken arnasa arte aitortuko dut neure errugabetasuna.

6 Neure zuzentasunari atzera egin gabe eutsiko diot!Ez dut damurik bizitzako egun bakar batez ere.

7 «Izan dezala nire etsaiakgaiztoaren eta zuzengabearen zoria.

8 Ez duzue, bada, esaten:“Zer espero lezake sinesgabeakJainkoak bizia kenduko dionean?

9 Entzungo al du Jainkoak haren garrasiaatsekabea etorriko zaionean?

10 Ahaltsua izan balu bere atsegin,une oroz dei egingo ziokeen Jainkoari”.

Gaiztoaren zoria

11 «Jainkoaren eskuak egina azalduko dizuet,Ahaltsuaren asmo ezkutuak argituko.

12 Zuek guztiok ikusi ahal izan baduzue,zergatik hainbeste jardun hutsal?

13 Hona Jainkoak gaiztoentzat duen zoria,Ahaltsuagandik tiranoak hartuko duen ondarea:

14 seme-alaba asko izaten baditu ere,gerrak eta goseak hilko ditu,

15 bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditueta alarguntsek ez diete negarrik egingo.

16 Dirua hautsa bezala pilatzen badueta jantziak buztina bezala metatzen,

17 meta ditzala: errugabeak jantziko ditu,eta dirua zintzoak bereganatuko.

18 Hark eraikitako etxea amarauna bezalakoa da,behin-behineko estalpea bezain hauskorra.

19 Aberats oheratzen da, baina azken aldiz,begiak zabaltzean ez zaio ezer geratzen.

20 Uholdeak bezala oldartzen zaizkio izuak,gauez haize-erauntsiak harrapatzen;

21 ekialdeko haizeak eramaten du, eta badoa,zurrunbiloan bidaltzen du dagoen tokitik;

22 errukirik gabe jotzen du,ihes egiten ahalegindu arren.

23 Txalo eta txistu jotzen diote bere etxetik alde egitean».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42