13 Egun batez, Joben seme-alabak bazkaltzen ari ziren anaia zaharrenaren etxean.
14 Etorri zitzaion mezulari bat Jobi eta esan zion:—Idiak goldean ari ziren eta astemeak inguruan larrean.
15 Sabeo-talde batek, bat-batean etorri, morroiak sarraskitu eta ganadua eraman du. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
16 Artean hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zion:—Tximista sartu da eta ardiak eta artzainak kiskali ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
17 Hark amaitu baino lehen, beste batek iritsi eta esan zuen:—Kaldear batzuek, hiru taldetan, zure gameluengana oldartu eta eraman egin dituzte, eta morroiak sarraskitu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.
18 Oraindik hizketan ari zela, beste batek etorri eta esan zuen:— Zure seme-alabak anaia zaharrenaren etxean bazkaltzen ari zirela,
19 basamortutik etorritako haize-eraso bortitzak lau aldeetatik astindu du etxea. Eta lurrera erortzean, guztiak hil ditu. Neuk bakarrik ihes egin ahal izan dut zuri berria emateko.