2 Esango diot Jainkoari:Ez nazazu erruduntzat har.Esadazu zertaz salatzen nauzun.
3 Ongi iruditzen al zaizu ni gogor hartzea,zeure eskuen lana mespretxatueta gaiztoen egitamua ederrestea?
4 Haragizko begiak al dituzu eta gizakiek bezala ikusten?
5 Zure egunak eta urteak gizakiarenak bezain laburrak ote,
6 nire errua eta bekatua aztertzen ibiltzeko,
7 nahiz eta jakin ez naizela erruduneta inork ez nazakeela zure eskutik libra?
8 «Zure eskuek egin ninduten,beraiek moldatu ninduten alde guztietatik,eta, orain, suntsitu egiten nauzu!