9 Gogoan izan buztina bezala eratu ninduzula,eta hautsetara itzularaziko nauzula berriro.
10 Ez al ninduzun isuri esnea bezalaeta gero gazta bezala gatzatu?
11 Azalez eta haragiz jantzi ninduzun,hezurrez eta zainez ehundu;
12 biziaren dohaina eman zenidaneta ardura osoz zaindu duzu ene arnasa.
13 «Baina beste zerbait zenuen zeure barnean gordeta;badakit orain zein zen zure asmoa:
14 nik noiz bekatu egingo zain egotea,nire erruen zigorra emateko.
15 Errudun izanez gero, ai ene!Errugabe izanik ere, ezin izango dut bururik altxatu,lotsaz betea bainago, miseria beti begi aurrean.