1 Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.
2 Jaunak Satani esan zion:—Nondik hator?Hark erantzun:—Harat-honat ibili naiz munduan zehar.
3 Jaunak galdetu zion:—Ohartu al haiz Job ene zerbitzariaz? Ez dik parekorik munduan: gizon zintzo eta zuzena duk, Jainkoa errespetatu eta gaiztakeriatik urruti dabilena. Arrazoirik gabe berari kalte egitera bultzatu ninduan arren, bere zintzotasunean tinko irauten dik.
4 Satanek erantzun:—Daukan guztia ematen du gizakiak, larrugorri gelditzeraino, bere bizia salbatzearren.
5 Baina luzatu eskua eta ukitu haren hezur-haragiak. Baietz madarikatu aurpegira!
6 Orduan, Jaunak esan zion:—Konforme! Heure esku duk, baina errespeta iezaiok bizia.
7 Jaunaren aurretik alde egin ondoren, Satanek zauri gaiztoz bete zuen Job, oinazpitik buru gaineraino.