10 Higuindu egiten naute, niregandik urrundueta aurpegira txu egiten.
11 Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez,ez didate batere begirunerik.
12 Ondoan ditut denak batera,bideak prestatzen nire hondamenerako;
13 ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira,inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.
14 Zirriztu zabaletik oldartzen zaizkiterasoka burrundaratsu gainera.
15 Izu-ikarak menpean hartzen nau,haizea bezala desagertzen nire duintasuna,hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.
16 Orain, biziak ihes egiten dit,estu eta larri bizi naiz atsekabez.