12 Ondoan ditut denak batera,bideak prestatzen nire hondamenerako;
13 ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira,inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.
14 Zirriztu zabaletik oldartzen zaizkiterasoka burrundaratsu gainera.
15 Izu-ikarak menpean hartzen nau,haizea bezala desagertzen nire duintasuna,hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.
16 Orain, biziak ihes egiten dit,estu eta larri bizi naiz atsekabez.
17 Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez,etengabeko oinazeak izaten ditut.
18 Nire larruazala erabat desitxuratua dago,gaitzez estalia tunikaz bezala.