26 Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait;argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi.
27 Irakiten dut barrua,atsekabe-egunak heldu zaizkit.
28 Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun;batzarrean jaiki eta deiadar egiten dut.
29 Txakalen kideko bihurtu naiz,ostruken lagunarteko.
30 Belztu eta erori egiten zait larruazala,hezurrak ere bai sukarraz.
31 Nire zitara doluminez dago,txirula negarrez.