29 Ez naiz etsaiaren hondamendiaz poztu,ezta alai jarri ere zoritxarrak jo duenean;
30 ez diot neure ahoari bekatu egiten utzi,harentzako heriotza eskatuz.
31 Nirekin zeuden batzuekarrotza bortxatu nahi zutenean ere,
32 ez zuen honek gaua kanpoan eman beharrik izaten,etxeko ateak zabaltzen nizkion bidaiariari.
33 Ez ditut hobenak jendeak ohi bezala ezkutatu,ezta errua barruan gorde ere
34 jendearen iritziaren beldurrez;familiakoen mespretxuaren ikaraz,ez naiz etxe barruan eta isilik gelditu.
35 «Ai, entzungo lidakeen norbait banu!Hona nire azken hitza!Erantzun diezadala Ahaltsuak.Idatz dezala salatzaileak nire aurka duena: