2 «Bidezkoa iruditzen al zaizu“Jainkoa baino zuzenagoa naiz” esatea?
3 Jainkoari esan diozu: “Zer axola dizu,zer irabazi dut bekaturik ez egiteaz?”
4 Zeuri eta zeure lagunei erantzungo dizuet batera.
5 «Begira arretaz ortziari,so egin zeu baino askoz gorago dauden hodeiei.
6 Bekatu egiten baduzu, Jainkoari zer?Hobenak ugaritu arren, zer kalte hark?
7 Zuzena baldin bazara, zer ematen diozu?Edo ezer hartzen al du hark zuregandik?
8 Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.