8 Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.
9 «Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi,ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu;
10 baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,bera izan arren unerik beltzenetangaraipen-kantak sorrarazten dizkiguna,
11 lurreko piztiak baino trebeagoeta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena.
12 Oihu egin, baina Jainkoak ez die erantzuten,gaiztoak eta harroak direlako;
13 Jainkoak ez baititu hitz faltsuak entzuten,Ahaltsuak ez die jaramonik egiten.
14 Are gutxiago esaten duzunean ez duzula ikusten,zeure auzia haren esku utzi eta zain zaudela.