2 «Agian, ez da atsegina esango dizudana,baina ezin diet eutsi neure hitzei.
3 Zuk asko eta asko hezieta ahulak indartu izan dituzu;
4 estropezu egiten zuena zeure hitzez altxatueta okertutako belaunak zuzendu izan dituzu;
5 orain, zeuri tokatu zaizunean, adorea galtzen al duzu?Asaldatuta al zaude dena gainera datorkizulako?
6 Ez al zenuen Jainkoarengan zeure konfiantzaeta jokabide zintzoan zeure itxaropena?
7 «Gogoratzen al duzu errugabea inoiz galdu denik?Edo gizon zuzena suntsitua izan denik?
8 Gaiztakeria landu eta miseria erein dutenak,horiek ikusi ditut ereindakoaren uzta biltzen.