18 Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten,ezta lantzak, azkonak eta geziak ere.
19 Burdina ihia bezalakoa da harentzat,brontzea egur ustela.
20 Geziek ez diote ihes eragiten,habaila-harriak lasto bihurtzen zaizkio.
21 Mazoa lasto iruditzen zaio,gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.
22 Azpialdea teila zorrotzez estalia du,area bailitzan ibiltzen da buztinetan.
23 Pertza bezala jartzen du irakiten ur azpia,lurrinontzian bezala lurrinarazten gaineko ura.
24 Bere atzetik argi-uhara uzten du ur gainean,urak artile zuriz bezala estaliz.