17 «Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia!Ez mespretxatu Ahaltsuaren heziketa.
18 Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du;berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen.
19 Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik,inoiz ez duzu kalterik jasango.
20 Gosetean heriotzatik gordeko zaitu,gerratean ezpatatik.
21 Mihiaren zigorretik babestuko zaitu,ez zara hondamendiaren beldur izango.
22 Bost axola zuri hondamendi eta gabeziak,ez zara basapiztien beldur izango.
23 Harriek ez dizute soroan trabarik egingo,eta bakean biziko zara piztiekin.