5 Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurreanedo idiak marruma zer janik baldin badu?
6 Gatzik gabe jaten al da janari zozoaedo gusturik hartzen al zaio zapore gabekoari?
7 Nire zintzurrak ukitu nahi ez zuena,hori dut orain elikagai nardagarri.
8 «Beteko ahal da eskatzen dudana,emango ahal dit Jainkoak espero dudana!
9 Ai, Jainkoak suntsituko banindueta bere eskuaz desegin!
10 Horrek arindu egingo ninduke.Eta pozez salto egingo nuke tortura latz honetan,ez niekeelako horrela Santuaren hitzei uko egingo.
11 Nondik, bestela, itxaroten jarraitzeko indarra?Zer helburu dut, pazientzia izateko?