8 «Beteko ahal da eskatzen dudana,emango ahal dit Jainkoak espero dudana!
9 Ai, Jainkoak suntsituko banindueta bere eskuaz desegin!
10 Horrek arindu egingo ninduke.Eta pozez salto egingo nuke tortura latz honetan,ez niekeelako horrela Santuaren hitzei uko egingo.
11 Nondik, bestela, itxaroten jarraitzeko indarra?Zer helburu dut, pazientzia izateko?
12 Ez dut harkaitzaren sendotasunik,ez da brontzezkoa nire haragia.
13 Ez dut neure barnean sostengurik aurkitzen,ez dut inolako laguntzarik.
14 «Lur jota dagoenak lagunaren gupida behar du,Ahaltsuaganako begirunea ez galtzeko.