5 Ezkutariak ere, Saul hila zela ikustean, bere burua ezpata gainera bota zuen. Biak batera hil ziren.
6 Horrela hil ziren egun berean Saul, hiru semeak, ezkutaria eta harekin ziren gizon guztiak.
7 Haranaz eta Jordanez handik ziren israeldarrek, beren gudarostea ihesi zihoala eta Saul eta beronen semeak hilak zirela entzutean, hiriak utzi eta ihes egin zuten. Filistearrak etorri eta hiri haietan jarri ziren bizitzen.
8 Biharamunean hilei lapurtzera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta haren hiru semeak.
9 Sauli lepoa moztu eta armak kendu zizkioten, eta filistearren lurralde osora zabaldu zuten berri ona, beren idoloen jauretxeetan herriari jakinaraziz.
10 Gero, Astarteren jauretxean utzi zituzten Saulen armak; haren gorpua, berriz, Bet-Xango harresietan zintzilikatu zuten.
11 Filistearrek Sauli egindakoa Galaadeko Jabexeko bizilagunek jakin zutelarik,