3 Egiptotik, mila eta berrehun guda-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatu ezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.
4 Judako hiri gotortuez jabetu ondoren, Jerusalemeraino heldu zen.
5 Xixak hurbiltzean, Roboam eta Judako buruzagiak Jerusalemen bilduak zeuden. Xemaias profetak joan eta esan zien:—Hau dio Jaunak: «Zuek utzi egin nauzue; ba, nik ere utzi egiten zaituztet Xixaken esku».
6 Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten:—Arrazoia du Jaunak.
7 Apalik beren errua aitortu zutela ikustean, esan zion Jaunak Xemaiasi: «Apaldu direlako, ez ditut hondatuko. Laster askatuko ditut, eta ez naiz Xixakez baliatuko Jerusalemi neure haserrea agertzeko.
8 Hala ere, Xixaken menpeko izanen dira eta horrela ikusiko dute nolako aldea dagoen ni zerbitzatzearen eta lur honetako erregeak zerbitzatzearen artean».
9 Egiptoko errege Xixak, beraz, Jerusalem hiriari eraso eta Jaunaren etxeko eta jauregiko altxorrez jabetu zen. Dena harrapatu zuen, baita Salomonek eginiko urrezko babeskiak ere.