15 Judako jende guztia pozik zegoen zin eginarengatik, bihotz-bihotzez egin baitzuten. Eta Jaunaren bila gogo osoz ibili zirenez, aurkitu ahal izan zuten eta hark bakea eman zien alde guztietatik.
16 Asa erregeak kendu egin zion bere ama Maakari ama-erreginari zegokion duintasuna, Axera jainkosaren omenez irudi higuingarria egina zuelako. Asak irudi higuingarri hura hautsi, xehe-xehe egin eta Zedron errekan erre zuen.
17 Baina kultu-lekuak ez ziren desagertu Israelen; hala ere, Asak zintzo jokatu zuen bere bizitza osoan.
18 Jainkoaren etxera eraman zituen bere aitak eta berak eginiko eskaintzak: zilarra, urrea eta ontziak.
19 Ez zen aurrerantzean gerrarik izan Asaren erregealdiko hogeita hamabosgarren urtea arte.