11 Asaren egintzak, lehenengotik azkenekora, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.
12 Bere erregealdiko hogeita hemeretzigarren urtean oinetan zuen gaitz handi batez gaixotua zegoen Asa; baina gaixoaldian ere ez zuen Jaunarengana jo, sendagileengana baizik.
13 Bere erregealdiko berrogeita batgarren urtean hil zen, eta
14 Daviden hirian beretzat eginarazia zuen hilobian ehortzi zuten. Lurrin eta usainki gozoak nahasiz eginiko ukenduz betetako etzalekuan ezarri ondoren, su handia egin zuten haren ohorez.