8 zura ugari presta dezaten. Eraiki nahi dudan tenpluak handia eta bikaina izan behar du.
9 Basoa botako duten mutilei sei mila tona gari xehatu, beste horrenbeste garagar, zortziehun mila litro ardo eta beste horrenbeste olio emango diet».
10 Tiroko errege Huramek idatzi hau bidaliz erantzun zion Salomoni: «Bere herria maite duelako egin zaitu Jaunak bere errege».
11 Eta honela jarraitzen zuen Huramek: «Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa. Berak egin zituen zeru-lurrak eta berak eman zion Davidi seme jakintsua, zuhurtziaz eta adimenez jantzia. Honek eraikiko ditu tenplua Jaunarentzat eta jauregia beretzat.
12 Gizon iaio eta aditua igortzen dizut: Huram-Abi,
13 Danen leinuko emakume baten eta Tiroko gizon baten semea. Badaki urrea, zilarra, brontzea, burdina, harribitxiak eta zura lantzen; baita ehuna purpura gorriz eta morez nahiz gorriminez tindatzen, eta lihoa ehotzen ere. Badaki zizelkatzen, baita emango diozuen beste edozein egitasmo burutzen ere. Zure artisauekin eta zuen aita David ene jaunaren artisauekin batera eginen du lan.
14 Bidali, beraz, ene jauna, zeure zerbitzarioi garia eta garagarra, olioa eta ardoa, zeuk esan bezala.