26 Laugarren egunean Beraka haranean, hau da, «Bedeinkapen-haranean», bildu eta Jauna bedeinkatu zuten; horregatik du toki horrek izen hori gaurdaino.
27 Azkenean, Juda eta Jerusalemgo gizon guztiak, Josafat aurretik zutela, Jerusalemera itzuli ziren bozkarioz beterik, Jaunak poztu egin baitzituen beraien etsaiengandik libratuz.
28 Harpak, zitarak eta turutak joz sartu ziren Jerusalemen Jaunaren etxeraino.
29 Jauna Israelen etsaien kontra borrokatu zela jakitean, beste erreinuetakoak Jaunaren beldurrez izuturik gelditu ziren.
30 Josafaten erregealdia lasaia izan zen, eta Jainkoak bakea eman zion alde guztietatik.
31 Hogeita hamabost urte zituen Josafatek Judako errege izaten hastean, eta hogeita bost urtez izan zen errege Jerusalemen. Beraren amak Azuba zuen izena eta Xilhiren alaba zen.
32 Bere aita Asaren jokabidea hartu zuen, ezertan ere okertu gabe. Jaunaren begietan zuzen dena egin zuen.