17 Ondoren, jendeak joan eta lurrera bota zuen Baalen jauretxea; xehe-xehe egin zituen hango aldare eta irudiak, eta Baalen apaiz Matan hil egin zuten aldare aitzinean.
18 Joiadak apaiz lebitarren esku utzi zuen Jaunaren etxea zaintzeko ardura. Antzina, Davidek zenbait taldetan sailkatuak zituen apaiz lebitarrak, tenpluan Jaunari erre-opariak eskaintzeko, Moisesen lege-liburuan idatzia dagoenaren arabera, eta kantu alaiez lagundurik, Davidek agindu bezala.
19 Atezainak ere ezarriak zituen ateetan, kutsatua zegokeen inor inola ere sar ez zedin.
20 Gero, ehuntariak, aitoren semeak, herriko agintariak eta jende guztia harturik, Jaunaren etxetik jauregira jaitsarazi zuen Joiadak erregea eta, goiko atetik sarturik, errege-aulkian ezarri zuten.
21 Jende guztia bozkarioz bete zen eta hiria baretu, Atalia ezpataz hila zelako.